Filosofia egin dezakete haurrek? "Solo es el principio" izeneko pelikula dokumentalean, klase batean hiru eta lau urte tarteko ikasleek filosofia ikasteko proiektu bat aurrera eramaten dutela ikus daiteke Frantziako eskola batean, eta kurtsoan zehar filosofiarekiko duten lotura. Bertan, gai askori buruz hausnartzen dute, haien artean heriotza, askatasuna, inteligentzia, laguntasuna, maitasuna... Gure gizartean askotan horrelako gaiei buruz hitz egitea kostatzen zaigu, horregatik oso garrantzitsua da haurrak txikiak direnetik hausnartzera, pentsatzera eta haien iritzia sortu zein ematera animatzea.
Lehenik eta behin, pelikularen hasieran ikus daiteke nola irakasleak haurrei filosofia azaltzeko sinbologia erabiltzen duen. Guztiak korroan eseri eta kandela bat hartuz ikasleei hau esaten die: "kandelak gaur egingo ditugun galderak erantzuten lagunduko digu". Honek ikasleen arreta deitzen du, eta oso garrantzitsua da haurrek kontzeptuak lotzen jakitea. Kandela pizteak hausnartzen hasteko seinale dela adierazten die. Gainera, saio hauen bitartez, haurrek elkar entzuten ikasten dute, bere ikaskideen txanda eta iritziak errespetatzen, batzuetan ados ez dauden arren, hitz egin baino lehenago pentsatzen, haien erantzunak birplanteatzen, eta haien burua zein klasekideena ezagutzeko aukera dute.
Bigarrenik, deigarria da nola irakasleak ez duen inoiz bere iritzia ematen, ikasleen erantzunak entzun eta beste galdera batekin erantzuten die. Horrek aukera ematen die haurrei berriro ere pentsatu eta esandakoa birplanteatzeko. Adibidez, arrazei buruz hitz egiten duten momentu batean Kyria izeneko haurrak esaldi hau aipatzen du: "Ez zait gustatzen beltza izatea". Irakasleak kuestionatu egiten duenean Kyriak ez du arrazoirik topatzen. Kolore beltza ez zaiola gustatzen dio, baina ez du beste arrazoirik aurkitzen.
Ildo beretik jarraituz, lehen esan bezala gai askori buruz hausnartzen dute. Adibidez, heriotzari buruz hausnartzen ari diren momentuan irakaslea den Pascalinek galdera bat luzatzen du: "zer da arima?" Galdera horren haurrean Yanis izeneko ikasleak hau erantzuten du: " Kolore urdineko eta ikusezina den gauza bat". Nabarmena da guztiz garrantzitsua dela haurrekin horrelako gaiak lantzea, izan ere gure gizartean heriotza adibidez "tabutzat" hartzen da. Haurrek edozerri buruz normaltasunez hitz egiten dute, eta gainera ematen dituzten erantzunak guztiz espontaneoak izaten dira, humorez eta logikaz beteta. Beste adibide bat jartzearren, Pascalinek dio: "nola maitatzen da maiteminduta gaudenean?" Haur baten hitzetan: "sabelean kilimak egiten ditu. Koloredun jartzen zara".
Pelikulan ere ikus daiteke nola haurrek haien pentsamenduak adierazteko marrazkiak egiten dituzten. Marrazkia egin ondoren Pascaline irakasleari azaltzen diote pentsatutakoa, eta honek idatzi egiten du esaten diotena. Oso garrantzitsua da haurrek era ezberdinetan bere burua adierazten jakitea eta horretarako baliabide ezberdinak bilatzea. Izan daiteke ikasle batzuei gehiago kostatzea pentsatzen dutena hitzez azaltzen, eta marrazki baten bidez adieraztea lagungarria egin ahal zaie. Izan ere, haur bakoitza mundu bat izanik guztiok eroso sentitzeko eta parte hartzeko moduak bilatu behar lekuz kanpo geratu ez daitezen.
Ondoren, aipatzekoa da irakasleen arteko komunikazioa. Pascaline horren adibide da atsedenetan beste irakasle bati, klasean haurrekin filosofia tailerra nola doan azaltzen dionean. Ezinbestekoa da komunitatearen arteko komunikazioa egotea guztiok haurren garapena jarraitu ahal izateko. Gainera, irakasleen artean hitz egiteaz gain familiekin harremana mantentzea oso inportantea da. Adibidez, pelikulan ageri da nola irakasleak familiei filosofia tailerrari buruz hitz egiten dien.
Familiei dagokienez, oso garrantzitsua da haiek ere eskolako proiektuetan inplikazioa adieraztea, eta oso paper garrantzitsua izaten dute. "Solo es el principio" pelikula dokumentalean haur baten amak esaldi hau aipatzen du: "proiektu honekin, oso gai garrantzitsu eta interesgarriak jorratu dituzue. Heriotza adibidez, ez genekien horri buruz nola hitz egin." Eskola eta familien arteko elkarlana lagungarria da familiek klasean lantzen denari jarraipena emateko. Horrela ikasleek, haien pentsamendu kritikoa eskolatik kanpo ere garatzen jarraitzen dute. Adibidez, pelikulan zehar Yanis ageri da bere gurasoekin galdera eta erantzunak plantzeatzen, baita Kyria ere.
Azkenik, eta hausnarketarekin bukatzeko, filosofatu dezakete haurrek? zer suposatzen du proiektu honek, eta zer ondorio dakartza? Hasieran ikasleek zailtasun gehiago dituzte galderei erantzunak emateko, baina kurtsoa aurrera joan ahala gero eta hobeto adierazi eta azaltzen dituzte haien ideiak. Haurrei haien iritziak sortzen utzi behar zaie, baita pentsamendu kritikoa garatzen ere. Askotan haurrak dira helduei irakasten dietenak ematen dituzten erantzunen bitartez. Haurrek gaitasuna dute gai askori buruz hitz egin eta hausnartzeko, eta horregatik normaltasunez planteatu behar zaizkie gaur egungo gizarteak jorratzeko zailtzat dituen gai horiek.
Laburbilduz, oso garrantzitsua da haurrak ikaskuntza prozesuaren protagonistak izatea, eta gainera, parekoen artean asko ikasten dute. Bestalde, irakaslearen funtzioa bidelagun izatea da eta ikasleen ikaskuntza prozesua ahalik eta hoberen gidatzea. Umeak gizartearen etorkizuna izango dira, horren ondorioz guztiz ezinbestekoa da jakitea zer balore transmititu nahi zaizkien, eta haien autonomia, pentsamendu kritiko eta elkarrekiko errespetua lantzea beste hainbat gaitasunen artean.
Zitak hitzez-hitz euskarara itzuliak
Bibliografia
Aupin, C. (produktorea), Barougier, P. (zuzendaria), eta Pozzi, J. (zuzendaria). (2012). Ce n'est qu'un début [Pelikula]. Frantzia: Ciel de Paris Productions.

No hay comentarios:
Publicar un comentario