Bi irakasleei elkarrizketa


Irakasle funtzioari buruz gehiago jakiteko helburuarekin, Itziar Matias, Aida Sanchez, Meritxell Ibañez de Garayo eta ni Donostiako ikastetxe batera joan ginen. Bertan, Haur Hezkuntzako bi irakasleei elkarrizketa egiteko aukera paregabea izan genuen. Biek urte asko daramatzate eskola honetako irakasleak izaten eta horregatik esperientzia asko dute. 

Elkarrizketa aurrera eramateko, jadanik prestatuta zeuden galdera batzuk genituen, baina beste batzuk han bertan sortu ziren, eta horrek naturaltasun gehiago eman zion.

Oso aberasgarria izan zen haien bizipen eta esperientziak entzutea, irakasle lanbideari buruzko ezagutza berriak sortzeko.  Gainera, bi irakaslerekin hitz egiteko momentuan ikuspuntu desberdin gehiago sortzen dira.

Elkarrizketa egin ondoren, ateratako ondorioei dagokienez, argi dago irakasle izateko lanbidea gustokoa izan behar dela, eta bokazioa izan. Bestalde, konturatu ginen oso garrantzitsua eta guztiz oinarrizkoa zela haurren familiekin harremana izan eta elkarlana sustatzea elkarrizketan aipatu ziren bi esperientzia entzun eta gero. Izan ere, batzuetan irakasleek familiekin komjnikazioa bilatzen duten arren, haiek zailtasunak ipintzen dituzte.

 



No hay comentarios:

Publicar un comentario