Ni Oihana naiz, 18 urtekoa eta Gasteiztarra. Aurten Euskal Herriko Unibertsitatean nago Haur Hezkuntzako gradua egiten lehenengo mailan. Gradu hau aukeratu dut txikitatik gustoko izan dudalako, haurrekin ondo moldatzen naizelako eta ahal banu hezkuntzan aldaketa batzuk egingo nituzkelako.
Blog honen helburua irakasle funtzioari buruzko zenbait hausnarketa egitea eta ezagutza berriak sortzea da. Izan ere gure gizartean irakasle lanbideak ez du garrantzi gehiegirik, eta garrantzi gehiago izan behar luke. Bertan klasean aipatutako gaiak ikusiko dira, esaterako: dokumentalak, artikuluak... eta hauei buruzko hausnarketak, gelan landu eta gero. Gainera, kriterioa lantzea ere izango da beste helburuetako bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario