Artikulu honek "Ebaluazioa Haur Hezkuntzan paradigma aldaketa" du izenburu, eta 29. monografiako hik hasi aldizkarian argitaratua izan zen 2016. urtean. Egileak, Iñaki Larrea eta Alexander Barandiaran dira. Mondragon unibertsitateko huheziko hazitegi ikerketa taldekoak esaterako. Testu honetan, Haur Hezkuntzako ebaluazioari buruz hitz egiten da, eta egileek proposatutako ebaluazioan haurraren testuinguruak hartzen duen garrantziaz. Espazioaren antolaketa, familiak, komunitatea, materiala, adin -aniztasuna, denboraren antolaketa eta bestelakoei erreparatzen zaie.
Lehenik eta behin, eskolak aipatzen dira. Izan ere, testuan adierazten den bezala, eskolak haurrek berezkoak dituzten gaitasunak azalarazteko eta modu osasuntsuan garatzeko testuinguruak dira. Iñaki eta Alexanderren diotenez: "irekiagoak diren eskolak proposatzen ditugu, haurren berezko gaitasunei hobeto erantzuteko". Haurren beharrei dagokienez, espazio irekiak guztiz beharrezkoak dira, horregatik ezinbestekoa da espazioaren antolaketari erreparatzea. Espazioak eragina du haurraren garapenean, eta esploratzeko, seguru sentitzeko eta pareko zein helduekin harremana izateko lekua behar du. Bestalde, guztiz egokia da espazio bakoitzari helburu bat ematea; hau da, barruko eta kanpoko espazioak bereiztea, harrera eta gurasoentzako guneak izatea eta eraikuntza, esperimentazio, jolas sinboliko, motrizitaterako eta lo edo atsedena egiteko lekuak izatea.
Bigarrenik, familiak aipatzea guztiz garrantzitsua da. Izan ere, testuan adierazten den bezala: "eskolako familiak haurren garapen-testuinguru ekologikoaren parte dira. Umearen osotasunaren alde bat dira. Familia-testuinguruak aparteko garrantzia dauka umeen garapen osasuntsuan". Ezinbestekoa da haurren familiekin, komunikazio eta harremana mantentzea, baita elkar-lana sustatzea ere. Gurasoak, haurrak bezala eroso sentitu behar dira, eta konfiantza eman behar zaie. Gainera, familiak haurren atxikimendu- irudiak izanik, ezinbestekoa da egokitzapenak duen garrantzia erakustea, eta horretarako eguneroko komunikazioa beharrezkoa da. Izan ere, haurrak eskolara doazen lehenengo aldia oso esanguratsua da.
Hirugarrenik, testuak materialen ebaluazioa ere proposatzen du. Autoreen hitzetan: " materialek esperimentazioa bultzatu behar dutela aintzat hartuta, ahalik eta material errealenak erabiltzea komeni da". Haurrei egunerokotasuneko eta funtzio bat duten materialak eskaintzeak aukera emango die funtzio hori zein den ikertu eta aztertzeko. Bestalde, oso garrantzitsua da material aniztasuna izatea, umeek ahalik eta gehien aztertu baita esperimentatzeko. Haurrek zentzumenen bidez aztertuko dituzte, horregatik era askotako materialak izatea gomendagarria da. Gainera, testuan adierazten den moduan: "umeari ez diogu lehenik eredu baten irudikapena aurkeztuko". Hau da, lehenengo haurrari objektu erreala esakainiko zaio, ezagutu dezan eta objektuaren kontzeptua ondorioztatu dezan. Horrela errazagoa izango da objektuaren irudia aztertzea.
Jarraitzeko, profesional taldeari erreparatuz, testuan esaldi hau ageri da: "iruditzen zaigu eskolara doazen umeen ardura eskolako profesional guztiena dela". Haurrak ez dira bakarrik irakasleen ardura, eskolako komunitate eta bertan lan egiten duten guztiena baizik. Horregatik, profesional taldeak koordinatuta egon behar dira. Normalean, hezkuntza arloan, joera dago haurrak soilik irakasleen esku ustera eskolan heldu gehiago dauden arren. Egia da ikasleek irakasleekin pasatzen dutela denbora gehiena, baina beste profesional batzuekin ere kontaktua izaten dute. Adibidez, jantokiko sukaldariak, idazkaritzan lan egiten duten profesionalak, orientatzailea, eta beste hainbeste. Ondorioz, oso garrantzitsua da eskolako komunitateak haien artean komunikazioa izatea. Gainera, profesional horiek umeentzako erreferentzia bilakatuko dira.
Beste gai bat aipatuz, testuak denboraren antolaketa ebaluatzearen garrantzia adierazten du. Alde batetik, Alexander Barandiaran eta Iñaki Larreak hau diote: "umeak dira protagonistak, eta denbora umeen arabera antolatzea aldarrikatzen dugu eskoletan". Haur bakoitza mundu bat da, eta horregatik bakoitzak interes batzuk izango ditu. Horren ondorioz interesgarria eta garrantzitsua da interes horiei denbora eskaintzea umeak motibatuta egon daitezen, baita haien beharrei erreparatzea. Beste alde batetik, esaldi hau ageri da: "ez ditugu haur guztiak eskolara ordu berean etortzera behartuko. Tarte malgu bat eskainiko diegu hara joateko eta familiatik trantsizioa lasai egiteko". Lehenago esan bezala, egokitzapen zein trantsizioari beharrezkoa den denbora eman behar zaio, haurrak eroso sentitzeko. Haur hezkuntza garaian, umeek testuinguru berri batekin kontaktua izaten duten lehen aldia da. Arrazoi hori dela, gelan murgiltzeko denbora eman behar zaie prest egon daitezen.
Ondoren, adin-aniztasunari dagokionez, testuan hau adierazten da: "talde heterogeneoen aldeko apustua egiten dugu". Zenbait adinetako haurrak nahastea aukera ematen die hainbat gaitasun garatzeko. Adibidez, txikienek imitazioa garatuko dute, eta handienek zenbait rol jasoko dituzte txikienak zaintzeko jokabidea agertuz. Esan daiteke, umeentzat aukera aberasgarria dela haien arteko lotura eta harremanak sortu ditzaten. Gainera, parekoen artean ere asko ikasiko dute, eta nagusiagoak diren haurrak txikienei azalpenak ematen ahaleginduko dira. Bestalde, bigarren hauei erakargarria egingo zaie nagusiagoak direnek egindakoa eta haien pausoak jarraituko dituzte.
Azkenik eta testua laburbilduz, esan daiteke ebaluazio momentuan hainbat faktore hartu behar direla kontuan ikaskuntza prozesua aurrera eramateko. Askotan haurran zentratu eta haren lorpenak ebaluatzea da izaten da joera nagusia, baina haurrarengan arreta jartzeaz gain testuingurua ere aztertu beharra dago, eta bertan dauden baldintzak.
Bibliografia
Hik Hasi. (2016). Ebaluazioa Haur Hezkuntzan paradigma aldaketa. (29. monografikoa). 51-77 orr.
No hay comentarios:
Publicar un comentario