Teknografia


Teknografiaren helburua gure irakasle identitatea sortu eta honi buruz hausnartzea izan da. Horretarako,  nik zein gelako ikaskideek gure haurtzarora bueltatu behar izan genuen.

Hasieran, ekintza honenganako urduritasuna sentitu nuen, niretzako berria zelako eta planteamenduaren nondik norakoak ulertzea kostatu zitzaidalako. Baina azkenean, oso gustora aritu nintzen eta autoezagutzan lagundu zidala pentsatzen dut.

Lan hau aurrera eramateko lehen pausoa kontakizun pertsonal bat prestatzea izan zen, eta hortik abiatuta bideo txiki bat eraikitzea. Ondoren, talde txikietan banatu eta gure esperientziak elkarri kontatu genizkion teknografia komun bat sortzeko. Azkenik, klasean teknografien aurkezpena egin genuen taldeka.

Alde batetik, uste dut aukera aberasgarria izan dela norberaren eta ikaskideen ezagutza bermatzeko. Izan ere, irakasle batek bere burua ondo ezagutu behar du gero bere ikasleak ezagutu ahal izateko. Bestalde, hausnartu egin dut nire irakasle izateko nahairen arrazoiei buruz, eta nire gelakideen ikuspuntu eta ondoriak ikusteko aukera izan dut.

Beste alde batetik, nire iritziz klasean planteatu ziren aurkezpen batzuk estereotipatuak izan ziren. Dena den, uler dezaket bakoitzaren esperientziak klase osoaren aurrean kontatzea zaila eta deserosoa suertatzea, bereziki apena ezaguzten ez ginenean.

Bukatzeko nire esperientziari dagokionez, pentsatzen dut azkenean teknografia ondo eraman nuela aurrera.




No hay comentarios:

Publicar un comentario